Estatuko hainbat lurraldetako ekonomia solidarioko 200 erakundek osatzen dugu, eta kooperatibismoa indartzeko elkartu gara. Gure elkarketak etorkizun demokratikoagoa dakar.
Denbora, baliabideak, begiradak, esperientziak partekatu nahi ditugu.
Elkar ezagutu nahi dugu, nahastu, ikasi, berritu, elkarrekin kooperatu eta elkarri babesa eman.
Aldaketarako bitarteko izan nahi dugu
Lankidetzan dihardugu Madril, Katalunia, Aragoi eta Euskadiko polo kooperatiboak gertuago egon daitezen.
Lankidetzan dihardugu egitasmo berriak sortzeko etxebizitza, lan eta kontsumo kooperatiboaren esparruan.
Ekonomia sozial eta solidarioaren alternatibak ugaritzeko elkarrekin lan egiten dugu: praktika ekonomiko komunitarioagoak, demokratikoagoak, feministagoak eta jasangarriagoak eskuratzeko.