Gure ekintzek definitzen

Gure ekintzek definitzen gaituzte eta elkarrekin egiten ditugun jarduerek osatzen dute egitasmo hau; elkarrengana gerturatzeko eta elkar ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Polo Kooperatiboen Sarea hainbat motatako jardueren bidez gauzatzen da: alde batetik, Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitateak (PIK) eta Polo Kooperatiboen Egonaldiak.  Proposamen bi horien helburua da kooperatibak elkarren artean ezagutzea eta bakoitzak dakiena eta ongi egiten duena besteekin partekatzea, indartzeko eta estrategia partekatuak sortzeko. Eta, bestetik, erabilera lagapena duen etxebizitza kooperatiboa indartzera bideratutako jarduerak, eta horixe da, hain zuzen, PKSaren sektore estrategiko bat.

Elkarrekin ikasten dugu PIKekin (Ikaskuntza Komunitateekin)

PKS osatzen dugun kooperatibek balioak eta mundu ikuskerak partekatzen ditugu, baina baita zenbait kezka eta gai ere, eta gai horiei buruz gehiago jakin nahi dugu eta estrategia bateratuak sortu.  Horregatik, hiru PIK (Praktikara bideratutako Ikaskuntza Komunitate) mota sortu ditugu, ezagutza komuna sortu nahi baitugu honako hiru galdera hauen inguruan: Elkar lankidetza, ESSan sexu jazarpenaren edo sexua aitzakia duten egoeren aurrean prebentzioa egin eta jardutea, eta dibertsitatea eta inklusioa gure erakundeetan. PIK horiek elkarrengandik ikastea dute oinarri: partaide guztiek zalantzak eta esperientziak aurkezten dituzte eta denen artean irtenbideak topatzen ditugu.

Gerturatzea eta trukea: egonaldi kooperatiboak

Polo Kooperatiboen Sareari sendotasuna eskaintzeko asmoz, sareko lurraldeen artean topaketarako eta trukerako espazioak sortzeko beharra sentitu genuen. Horretarako, egonaldiak egin dira Bartzelonako (Katalunia), Irungo (Euskal Herria) eta Madrilgo polo kooperatiboetan; 25 pertsonek parte hartu dute eta ESSko beste enpresek nola lan egiten duten eta nola antolatzen diren ikusi ahal izan dute. Egonaldian zehar, parte hartzaileek komunitate bakoitzeko kooperatibak eta egitasmo berritzaileak ezagutu ahal izan dituzte eta kideekin denbora eta ezagutza partekatu; distantziak murriztu eta etorkizuneko ekintza kolektiboen hazia izango diren loturak sortu.

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboa indartu

Etxebizitza kooperatiboa etxebizitza inklusibo, duin eta eskuragarria eskuratzeko bide bat da. Interes sozial handia duenez, PKSrako sektore-esparru estrategikoa da. Erabilera-lagapena duen etxebizitza kooperatiboa indartzeko helburuarekin honako hauek egin dira: etxebizitza-eredu honen promozio-egitasmoen mapaketa bat, lurraldeetan ezagutzera emateko dibulgazio-ekitaldiak eta dibulgazio hori errazteko materialak. Era berean, ESSko talde teknikoentzako prestaketa- eta trebakuntza-programa bat lantzen ari gara, sektore horretako Kataluniako esperientziatik abiatuz.

Elkarrekin trantsizio energetikoaren alde eta komunitate energetikoen bultzada

Komunitate energetikoak egitasmo kolektiboak dira; pertsonak eta tokiko beste erakunde batzuk elkartu egiten dira beren energia kudeatzeko. Sorkuntza banatu berriztagarria eta tokiko garapena sustatzea dute helburu. Gure PKS bikain lerrokatzen da Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planarekin tokiko komunitate energetikoei dagokionez.  Energiaren autogestioan lan egingo dugu promozionatzeko, ezagutza besterentzeko eta praktika onak ikusgai bilakatzeko.